EUSKARA AZTERKETA (KRONIKA, AZALPEN TESTUA, ARGUDIO TESTUA, ELKAR, BURU)

EUSKARA AZTERKETA (KRONIKA, AZALPEN TESTUA, ARGUDIO TESTUA, ELKAR, BURU) worksheet preview image
Subjects
Other
Grades
8
Language
ITA
Assignments
20 classrooms used this worksheet

1 TESTUA LOKALAK ETA DROGAKNik ez daukat ezer gazteek lokala izatearen aurka, bai ,ordea, lokaletan droga kontsumitzearen aurka. Argi eta garbi esanda, lokaletan droga kontsumitzearen guztiz kontra nago, hainbat arazo eta hildako egon direlako droga kontuak direla eta.Badakit gaur egun gero eta gazte gehiagok dutela lokala eta, egia esan, oso ideia ona iruditzen zait, batez ere, negurako. Kalean hotzaz hiltzen egon beharrean, lokalean bero-berotan egoteko aukera dutelako. Baina hori bai, inongo drogarik kontsumitu gabe. Izan ere, gazteak direnean, ez dira ezertaz konturatzen eta ez dakite zertan dabiltzan, probatzearren egiten baitute dena, baina, ondorioen jabe izan gabe.Hasieran, tabakoa eta alkoholarekin hasten dira gehienak, baina gero eta txerrikeria gehiagorekin amaitzen dute. Eta txarrena da, zoritxarrez, drogek sekulako menpekotasuna sortzen dutela eta konturatu orduko, askok eta askok drogaren menpe amaitzen dutela. Gainera, oso zaila da mundu horretatik irtetea. Behin gaixorik egonda, ez delako batere erraza sendatzea.Irtenbide bakarra sasoiz konturatzea da. Horrela, ahalik eta arinen zentroren batean sartuta eta adituen laguntzaz, sendatzeko aukera izan dezaketelako.Esan dudan bezala, hasieran tabakoa eta alkoholarekin hasten dira baina zaharragoak egiten diren heinean, extasia, kokaina, heroina, marihuana, speed-a eta abar sartzen dituzte euren gorputzetan.Exajeratzen ari naizela esango didate askok, baina funtsean egi-egia da diodana. Gero eta jende gehiago ari da hiltzen droga kontuengatik. Bermeon adibidez, duela urte batzuk hainbat gazte hil ziren beraien gorputzetan heroina neurririk gabe sartzeagatik. Eta pena izugarria da hain gazterik hiltzea gaztetasuna alperrik galduta eta zikinkeriarekin ibilita.Arrazoi horiengatik, ozenki errepikatzen dut, drogak kontsumitzearen guztiz kontra nagoela eta guztiz debekatuta egon beharko litzatekeela droga saltzea, arazoak baino ez dituelako ekartzen. 1. ARIKETA Irakurri testua arretaz eta esan zein testu mota den (kronika, azalpen testua, argudio testua). Eman 3 arrazoi gutxienez. 2. TESTUA 2. ARIKETA Irakurri testua arretaz eta esan zein testu mota den (kronika, azalpen testua, argudio testua). Eman 3 arrazoi gutxienez. 3.TESTUA Lasai-lasai daramagu gaurko eguna. Alberto jadanik espedizioko bere hirugarren liburua bukatzen ari da jantoki-egonleku dendan; Juan ere bertan da Makaluko igoerei buruzko historia-apuntetxo batzuk gainbegiratzen; Mikel bere denda txukuntzen ari da, eta ni ari naiz.Oinarrizko Kanpalekuan eguraldi bare-barea daukagu, baina han goian, 7.000-8.000 metro inguru haietan, zer ote dagoen batek jakin.«Ez dago besterik, lasai hartu eta atsedenaz gozatu», dio Juanek. Antzematen zaie pena hori, aukera bat agortu izanarena.Baina esan bezala, buruko minik gabe.Bat-batean esku artean daukagun eguraldi-parteak etzirako erabateko eguraldi okertzea iragartzen digu. Ea igandean. Gaur 24 egun bete ditugu Oinarrizko Kanpalekura iritsi ginenetik.Isusko Arias, Biharamunik gabeko lasaitasun eguna, (egok.) 3. ARIKETA Irakurri testua arretaz eta esan zein testu mota den (kronika, azalpen testua, argudio testua). Eman 3 arrazoi gutxienez. 4. ARIKETA: LOTU ZUTABEAK Azalpen testuak... 3.pertsonan daude idatzita. Azalpen testuetan... gauzak errealitatean nola gertatzen diren edo nolakoak diren kontatzen da. Azalpen testuetan... informazioa argi, objektibotasunez eta ordenatuta ematen da. Kroniketan... idazleak bizi izandako esperientzia kontatzen da, eta bere lekukotasuna adierazten da. Kroniketan... estilo baliabideak ager daitezke. Argudio testuen... ezaugarririk nabarmenena tesia edo idazlearen iritzia agertzen dela bada. Argudio testuaren... ondorioan tesia azaldu, eta azaldutako argudioak errepikatzen dira. 5. ARIKETA: HUTSUNEAK BETE DAGOKION HITZAREKIN. Aitor eta Ixabel herriko parkean ari dira patinatzen. Aspaldiko lagunak dira eta ondo dakite elkarren berri. Ikastetxez aldatu baino lehen, elkarri laguntzen zioten lanak egiten, eta elkarrekin egoten ziren egunero. Baina orain ez dute elkar ikusten. Hala ere, elkarrekin daudenean ez dira aspertzen, antzeko zaletasunak dituzte eta eta elkarri bidaltzen dizkiote mezuak. . ARIKETA: HUTSUNEAK BETE DAGOKION HITZAREKIN. Koloretako zintak lesioak sendatzekoOrain dela gutxi hasi gara koloretako zinta hauek ikusten, nahiz eta 1940ko hamarkadan sortu zen teknika hori Japonian.Badirudi hemen ezagutu ditugula kirolariak hasi zirelako erabiltzen edo, hobeto esanda, famatuak diren pertsonaia horiek erakusten zituztelako.Zehatzago esanda, benda neuromuskularrak dira koloretako zinta horiek, eta giharretako mina osatzeko erabiltzen dira fisioterapian.Ikusgarriak izaten dira bendak; batez ere, duten formagatik eta koloreagatik.Hala ere, teknikaren alderdirik garrantzitsuenetakoa jartzeko modua izaten da.

Use This Worksheet